Euskaraz, MAMU hitzak «zomorro handia» esan nahi du, eta MAMUKA, berriz, haur-joko sinple eta erraz bat da, taldean jokatzen dena eta ezkutatzean eta berriz agertzean datzana.
Hemen, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da, basoan eta basoko biztanleengan. Behatzeko eta batez ere entzuteko denbora hartuz, hauxe (berr)aurkituko dugu: gune horiek eta bertako bazterrak bizitzaz gainezka daudela. Ikusgai izan edo ez izan, hasiera batean estatiko nahiz beti mugitzen, izaki andana bat paseatzen da. Izaki horiek igo egiten dira, hegan doaz, ezkutatu, ihes egin, jan edo atseden hartzen dute. Eta ibiltari ikusnahiak bezala, izaki hauek, are izaki ñimiñoenek ere, senari jarraitzen diote, landareen eta lurraren berezko koloreei eta usainei esker, baita urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere.
Koreografoak eta bi dantzariek, dantza-duoaren bitartez, gorputz bat sortzen dute, batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza. Agertu eta desagertu, gero berragertu: ikuspegien umorezko joko baten aurrean gaude. Antzerkiko taularen aurrealdeko espazioan, dantzariek ekibokoa, irrealtasuna taularatzen dute, modu jostagarrian eta soinuarekin eta argiekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura atzemateko, biziaren ikuspegi batetik hautemateko, mugitzen ari diren gorputzen bitartez.
Mamuka-k haur ikusnahiei zera proposatzen die, mikrokosmos sekretu bezain liluragarri hori, batzuetan lurpekoa eta beti ezustekotan aberatsa dena, arakatzera joatea. Poesiarekin eta jolasarekin, mugimendurik txikiena aireko dantza bihurtzen da, jostaleku organiko amaigabe batean kokaturiko alegiazko keinu-hizkuntza bat izateraino.
Mamuka-k naturaren hauskortasuna omentzen du, ikusle gazteak inguratzen gaituzten espazio naturalak ezagutaraziz, haiek nola estimatu eta zaindu jakin dezaten.