O !

Jon Vernier-rekin txandakatuz, dantzaria eta kantaria Oihan Indart da, Pantxika Telleriaren koreografiaren interpretea. Ikusgarri hau iragaiten da harrigarria den kupula puzgarri baten barnean, publikoa gomitatzen duena erosoki kokatzera kusku sekretu batean, denboratik kanpo.

Kupularen alde guzietan azaltzen den itzal joko batekin, borobila den eszena baten inguruan garratzen da emanaldi hau. Ametsezko bidai honetan, gorputza, bera, materia proteiformea bihurtzen da, tartezka humano, tartezka itsaspekoa edo animala. Harreman zuzenean da publikoa dantzariarekin, ia hunkitzen du, ikuslearen barruko esperientzia paregabe batentzat.

Eszenatokia zentrala eta zirkularra izanik, koreografia 360°-tan hedatzen da eszenografiak, eta horri esker, publikoa interpretearen inguruan eserita edo erdi etzanda kokatu da, giro amesgarri honetan gehiago murgiltzeko. Emozio horiek lortzeko, espazio honen diseinua landu dugu Luhusoko “Hameka” Kaleko Arte lantegiarekin.

O! kupula batean iraganen den ikuskizun bat antzokientzat da. Eta antzokiak ez diren lekuentzat egokia da, aterpe bat beharko da : ikasgela, psikomotrizitate gela, erabilera anitzeko gela bat, aterpe bat….

Dantza garaikide bakarkakoa
Sorkuntza : 2020
Iraupena : 40 minutu
3 urtetik goiti

Banaketa :

Koreografia | Pantxika Telleria
Dantzaria-Abeslaria | Oihan Indart
Musika | Thierry Biscary
Argiztapena  | Javi Ulla
Diseinu teknikoa | Franck Girodo
Teknikari zuzendaria | Aitz Amilibia
Eszena kudeatzailea | Gotzon Hegoas
Ekoizpen administratzailea | Guilhem Boudières
Ekoizpen arduraduna | Christian Aldaco

Koprodukzioak :

# Hameka, Euskal Herri Elkargoa, Luhuso
# Iruñeko Udala (Nafarroa)
# Zornotzako Udala (Euskadi)
# Terrasson Kultur Zentroa (Dordoina)

Laguntzaileak :

# DRAC Nouvelle-Aquitaine (Kultura Ministeritzak konbentzionaturik)
# Nouvelle-Aquitaine Eskualdeko Kontseilua
# OARA (Nouvelle-Aquitaine Eskualdeko Arte Bulegoa)
# Pirinio Atlantikoetako Departamendua
# Euskal Herri Elkargoa
# Senpereko Herriko etxea
# Centre Chorégraphique National Malandain Ballet Biarritz
# Euskal Kultur Erakundea