Goxoki isiltzeko gomita.
Nola kontenplazioa idekitzen den,
Nola gorputzak kabia emaiten dion hizkuntzari, Haiku-en hizkuntza poetikoa gara dadin.
Euskaratuak diren Japongo herriko haiku zaharrek, aho korapiloek zotz egiteko formulek eta hitz jokoek txiotxioka emanaldiaren ahozko literaturaren errepertorioa osatzen dute.
Hitza da iturria eta emaileak dantzari hitztunak dira, musikari laguntzailearen konplizitatearekin.
Gorputz-mugimenduak garatuz, eta unibertso sonoro sutil bat proposatuz obrak ikuslegoa lasaitasunean murgildu nahi du batez ere.
Ikuslegoaren arnas ezberdinekin bat egiten du orduan emanaldiaren garapenak, haikuek bixtan da materiarekin izan dezaketen aldea ahantzi gabe.
Orokorki emanaldia harturik, baita ere eszenografiarentzat, materialen bilketan adibidez, arte povera-ren hautua egina izan da, birziklatzea argiki hautatuz adibidez.
Natura goraipatzen duen margo bat zeharkatzen dute dantzariek, bueltan eszenografiak mundu kokapen bat emaiten dielarik protagonistei.
Gune batetan une bat finkatzeko parada: Orainaldiaren opari.
Ikusgarriari so dago musikaria publiko erdian kokaturik bere gitarrarekin, emanaldiaren bidea ikuslego bakoitzari bidea eginez.
Iturri ezberdinetatik bilatutako testuak :
- Ibon Urribarrik itzuli dituen Bashô, Buson, Issa eta Shiki XVII. eta XVIII. mendeko japongo haikulariak
- Kirn-karun pek liburua
- Egileak : Jon Suarez- Txakur gorria
- Argitaletxea : Txalaparta+Xo
- Juan Cruz Igerabide Sarasola